lunes, 19 de mayo de 2014

The last



Iritsi da azkenean, azkena. Proiektua amaituta hau izan da azken emaitza.

Aurrekoan azaldu nizuen bezala, proiektua Ondarretan dagoen orube batean etxe unifamiliar estudiodun bat egitea zen. Nire ideia itsasorantz zabaltzea eta leku estrategiko hau aprobetxatzea izan zen, batez ere, ikuspegi paregabea duelako kokatuta dagoen lekuan egonda.

Kuboez osatutako konposizio batean oinarritu nintzen horretarako. Era desberdinetan kokatuta, konposizio bat osatu nahi nuen proiektuari erantzun bat emateko.

Etxea eta estudioa ditu beheko aldean. Estudioa 50 metro karratu inguruko gunetxo bat da, lan egiteko mahaia, egongela txiki bat, komuna eta apalategiak dituena. Partzelaren aurrealdean eta paseoari begira geratzen da, jende gehiago erakartzeko asmoz.

Etxeari dagokionez, egongela eta sukaldea daude bertan, baita garagea ere. Garagean bi kotxerentzat espazioa dago.

Goikaldean daude logelak eta beste hainbat gune. 4 pertsona bizitzeko etxe bat da, bi logeladuna, bakoitzean bi pertsonarentzako lekuarentzat. Horrez gain, itsasora begira dagoen egongela bat eta lanerako beste gune bat ditu. Azkenik, itsasora irekitzen diren terrazak daude bertan, eguraldi honaz eta ikuspegiaz gozatu ahal izateko jarriak. Era berean, behekaldean ere, sukaldea eta egongela ere kanpora ireki daitezke lorategiko plataformen bidez.

Etxe sinplea da, ez oso handia baina bere betebeharrak betetzeko espazio justua duena eta inguruaz gozatzeko nahi beste aukera ematen dituena.

Lehenengo ideiatik garatutakoaren emaitza izan da hau, beraz, espero dut zuen gustukoa izan dela eta aurtengoz behintzat agur esan nezake sarrera honekin.

Etxearen informazio gehiagorako





















...hemen plano eta maketen argazkiak.


jueves, 1 de mayo de 2014

Atmósferas

Lauhileko berri honekin, nahiz eta amaierara irixten hasiak garen, beste liburu baten aukera egin dut. Kasu honetan Peter Zumthor-en Atmósferas liburua aukeratu dut. Alde batetik nire hainbat ikaskidek gomendatu didaten liburua delako egin dut aukera hau. Bestalde, aurkitu ahal izan dudan lehenetarikoa izan delako ere bai.

Hurrengorako ekarriko dizuet laburpena.

domingo, 20 de abril de 2014

Inspirazio bila

Aurreko astean zintzilikatutako lanarekin aurrera, erreferentzia gehiago topatzea eta lantzea erabaki dut eta lan horretan nenbilela lan batek atentzioa deitu dit horien artean.


Theo van Doesburg - Maison d'artiste


Inspirazioa etorri zitzaidan konposizio hau ikustearekin batera. Ideia ona iruditu zait partzela txiki batean eta etxe nahiko altuz inguraturik egonda, gure orubea dagoen bezala, lurrean geratu ordez kuboen bitartez goranzko bide bat osatzea. Beste bi konposizio ere topatu nituen, ez zehazki era honetan osatuak, baina kubo eta laukizuzenen inguruan lan egin dutenak.

R. Bosch & B. Capdeferro - Porch house in La Garrotxa



Bi etxe hauek Arquitectura Viva aldizkaritik ateratako adibideak dira, hain zuzen ere Houses as Shelters izeneko zenbakitik.

Zenbaki honetan hainbat etxebizitza ageri dira,bai familia bakarrekoak eta baita hainbat familiarentzat direnak ere.

Lehenengoa eraikin zahar baten birmoldaketa da, zegoena bota ordez zati berri bat gehituz sortua,                                                                                            laukizuzen itxuran.
J. Blancafort & P. Reus - House for three sisters in Bullas

Bigarrena aldiz, hiru ahizparentzat eginiko konposizioa da, egurrezko hiru kuboz osatua. Aukera hau ere oso interesgarria, nahiz eta hiru familiarentzat izan.








Honekin, ideia batzuk garatu nahian kuboen jolas bat osatu nahi izan dut eta hona hemen emaitza.





lunes, 14 de abril de 2014

Bi etxe, bi erreferentzia, bi arkitekto

Proiektu berri batekin hasten garen bakoitzean bezala azterketa lana dator lehenengo. Proiektu berria eta azkena, gezurra badirudi ere. Aurreko astean hasi ginen azterketa lan honekin. Proiektu berriaren helburua Ondarreta hondartzaren ertzean dagoen partzela batean etxe, estudio, bizileku bat egitea da.

Argazkiak, marrazkiak eta kalukuluak egiten ibili ondoren lekua hobeto ezagutu eta aztertzeko asmoz, gure lana bi erreferentzia hartu eta begiratzea izan da. Horretarako klasean hainbat arkitekto ezberdinen lanak eta beste hainbaten izenak ikusi genituen.

Lehenengoa Theodor Baird-entzat F.L.Wright-ek egindako etxea da.

HOUSE OF THEODOR BAIRD - FRANK LLOYD WRIGHT



Landa inguruan kokatuta dagoen etxebizitza unifamiliarra da. Kontzeptu irekia mantentzen du etxearen barruan eta kanpoari erantzun bat ematen dio fatxada garden eta adreiluaren bitartez. Aukera interesgarria iruditu zait, alde batetik arkitekto garrantzitsuen lan ezberdinak ezagutzeko beste era bat delako, alde batetik. Bestalde, proiektuak barruragotik uler daitezke era honetan. 

EGITURA


IBILBIDEAK
Kotxez
Orokorra (denentzat)
Familia
Gonbidatuak
Ama


PROGRAMA
Erabilera orokorra
Nukleo hezeak
Banakako erabilerak


PRIBATUTASUNA
Pribatua
Orokorra



SCHRÖDER ETXEA - RIETVELD

Aukeratu dudan bigarren etxea Rietveld-en Schröder etxea da. Etxe hau oso interesgarria iruditu zait etxe ireki bat sortzeko aukera ematen duelako paretak mugituz, espazio zabal eta ireki bat sortuz. Horrek aukera asko ematen ditu espazio ezberdinekin eta etxearen aukerekin jolasteko. Bestalde, etxea bere osotasunean armonian dago, altzari guztiak ere jokoa egiten baitute.

PROGRAMA
Erabilera orokorra
Nukleo hezeak
Banakako erabilerak


PRIBATUTASUNA
Pribatua
Orokorra



EGITURA


IBILBIDEAK

Orokorra (denentzat)
Etxekoak





Azterketa honen ondoren hurrengo proiektua egiteko gogoz, laguntza izango da era honetan hasi izana. Besterik gabe, hurrengo sarreran proiektuaren aurrerapenak azaltzekotan bueltatuko naiz berriz ere. ;)

martes, 25 de febrero de 2014

Txabola Pasiegoa

Duela bi aste hasi ginen lantzen klase orduetan esku artean daukadan proiektu berri hau. Pas eta Miera haranetan kokatu ginen lan berri hau egiteko. Bertako paisaiak garbitzeko, bertako harriak jaso eta etxeak eraiki zituzten Burgosetik bertara joaten ziren artzainek, ardi eta animaliekin bertako larreetara igo behar zutenean egoteko leku bat. Denbora baterako etxebizitza bat zen, beraz, ez zen espazio oso handia. Gainera, ez zituen erosotasun asko ere biltzen, ez baitzen denbora luzean zehar erabilia. Pertsonentzat goiko solairua erabiltzen zuten, beheko aldea berriz animaliak gordetzeko, goian beroa lortuz era horretan.

Horrelako etxebizitza bat aukeratu, nahi dugun lekuan eta nahi dugun erakoa, eta eraberritzea izan da gure lana. 3 lagun gazterentzat etxebizitza ireki eta praktiko bat egitea erabaki dut nik. Mendian galduta, malda handirik gabeko leku batean kokatu dut. Esentzia mantentzeko kanpoaldean harria eta egurra bakarrik erabili ditut. Horri, leihoak ixteko beira ere beharrezko ikusi eta, leihoak berez direnak baino handiagoak egitea erabaki dudanez gero, material hori ere erabili dut.

Hau da aukeratu dudan lekua:


Eta hau, berriz, etxearen tipologia:


Barnealdean ere esentzia mantentzen saiatu naiz. Horretarako lehen erabiltzen ziren materialak erabili ditut, hau da, harria eta egurra, kasu honetan ere kristala gehituz bi horiez gain. Etxebizitza sinplea da, ez du altzari eta konplementu askorik, lehen bezala, denbora gutxian erabiltzeko etxea baitu. Dutxa, komuna, sukalde txiki bat, lasai egon ahal izateko egongelatxo bat eta hiru ohe ditu. Hiru lagunentzat denez, oheak bata bestearen ondoan daude, dibertigarriago egiteko bertan emandako denbora, lagunen artean.




Esentzia mantentzeko asmoz, beheko solairuaren altuera txikiagoa utzi dut, goikoa berriz zertxobait altuagoa. Beheko zatia baxuagoa denez, egokiagoa iruditu zait bertan kokatzea oheak, denbora gutxien emango den denbora delako. Sukaldea eta egongelatxoa goian jarri ditut, zati erabilgarriagoa eta funtzionalagoa iruditu baitzait.




Mendi aldean kokatutako etxola denez, ez dut uste izan intimitatea behar denik, jende gutxi pasatzen den inguru bat baita. Leihoak, lehen zirenak baino handixeagoak egin ditut, paisaiaz gozatu ahal izateko alde batetik, eta bestetik etxearen barrura argitasuna sartzeko.






Hau dena argiago ikusteko hemen uzten ditut egindako bi axonometrien pare bat argazki, bat barruko axonometriarena eta bestea kanpokoarena, etxearen tipologia eta distribuzio edo banaketa argiago ikusteko. Espero dut zuen gustokoa izatea, laister izango naiz buelta proposamen berriren batekin ;)